Euskal kostatik itsasontziko ibilbideak

Hondarribia: historia eta gourmet dastaketa itsasoan

276,00 

(Prezioa BEZ barne)

  • Itsasontzi pribatua
  • Plazak guztira: 6 pertsona
  • Prezioa: 46€/ pertsonatik aurrera
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Gourmet dastaketa bertako produktuekin
  • Aldi bereko itzultzailea hainbat hizkuntzatan
  • Ibilbideko audiogida turistikoa (ES/EU/EN/FR)

Imajinatzen duzu paisaia paregabeen artean nabigatzea, Hondarribiko historia ezagutzea eta itsasoko onena dastatzea… dena esperientzia berean? Orain errealitate bihur dezakezu talde txikientzako ibilbide esklusibo honekin, non historia, natura eta gastronomia elkarri laguntzen bait diogu gure itsasontzian.

Ibilbidearen informazioa

Itsasoz egingo dugun ibilaldiarekin hasiko gara. Ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutuko dituzu Hondarribiko txokorik enblematikoenak, kostaldea eta arrantza-ondarea, audiogida bati esker. Audiogida horrek istorio ezezagunekin, pasadizoekin, datu historikoekin eta paisaia beste begi batzuekin ikusaraziko dizuten bitxikeriekin harrituko zaitu. Ezagutu lekuaren esentziarekin konektatzeko modu berri bat.

Ibilbidean zehar, jardunean dauden arrantza-ontziekin batera nabigatuko dugu, aukera paregabea gaur egun ere hiriaren nortasuna definitzen duen itsas giroa gertutik ikusteko. Ondoren, ingurune lasai batean ainguratuko dugu, bertako produktuen gourmet dastaketaz gozatzeko.

Giro lasai eta jatorrean, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiako itsasontziek arrantzatutako itsasoko produktuen aukeraketa zaindua dastatuko duzu, Gipuzkoako sagarrekin soilik egindako Ola Sagardotegia jatorri deiturako sagardo ekologikoarekin batera.

Zentzumenentzako esperientzia, gure sustraiekin harreman zuzena duena eta itsasontziz paseatzea baino askoz gehiago bilatzen dutenentzat pentsatua: Bizipen ahaztezina, bertakoa, zaporetsua eta % 100 benetakoa.

Erreserba baldintzak eta ohiko galderak

Gogoratu irteeraren aurretik gutxienez 1 orduko aurrerapenaz egin behar direla erreserbak. Denbora gutxiagorekin erreserbatu nahi baduzu, deitu iezaguzu aurretik (623 924 050) erabilgarritasuna egiaztatzeko.

Aukeratu duzun ibilbidea (egunean eta orduan) partzialki erreserbatuta badago, gure erreserba-egutegiak adieraziko dizu zenbat plaza dauden oraindik.

Konpainiako animaliak egotea baimenduta dago. (Informazio gehiago ohiko galderetan)

Erreserba baieztatuko da gure webgunearen bidez ordainketa egiten denean. Ordainketa metodoak: kreditu txartela eta banku transferentzia. Doan ezeztatu dezakezu zure erreserba 48 ordu lehenago arte.

Erreserba guztiak egiten diren inguruneko baldintzen mende daude, eta, beraz, aldaketak izan ditzakete jardueraren aurretik edo baita jardueran zehar ere (meteorologia, baldintzen bat-bateko aldaketak…). Bezeroarekin zerikusirik ez duten zirkunstantziek eraginda edo arrazoi meteorologikoengatik egun berean bertan behera utziz gero, bezeroari berehala jakinarazi ondoren, beste egun batean ibilbidea erreserbatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea izango du bezeroak.

Galdera gehiago dituzu?