
Euskal kostatik itsasontziko ibilbideak
Hondarribia: historia eta gourmet dastaketa itsasoan
(Prezioa BEZ barne)
Imajinatzen duzu paisaia paregabeen artean nabigatzea, Hondarribiko historia ezagutzea eta itsasoko onena dastatzea… dena esperientzia berean? Orain errealitate bihur dezakezu talde txikientzako ibilbide esklusibo honekin, non historia, natura eta gastronomia elkarri laguntzen bait diogu gure itsasontzian.
*Ibilbidea baldintza meteorologikoen eta itsasoaren egoeraren arabera egokitu ahal izango da. Baldintza desegokietan, esperientzia badiaren barrualdetik egingo da oso-osorik, Irun eta Hendaia (Frantzia) lotzen dituen Santiagoko Nazioarteko Zubiraino iritsiz, Bidasoa ibaiaren gainean, eta itsaso zabalera eta kala eta uharte eremuetara nabigatzea saihestuz. Aldaketa hori segurtasun-irizpideen arabera egingo da beti, bidaiari guztientzat nabigazio segurua eta erosoa bermatzeko. Bidaiariei ibilbidearen edozein aldaketaren berri emango zaie nabigazioa hasi aurretik.
Itsasoz egingo dugun ibilaldiarekin hasiko gara. Ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutuko dituzu Hondarribiko txokorik enblematikoenak, kostaldea eta arrantza-ondarea, audiogida bati esker. Audiogida horrek istorio ezezagunekin, pasadizoekin, datu historikoekin eta paisaia beste begi batzuekin ikusaraziko dizuten bitxikeriekin harrituko zaitu. Ezagutu lekuaren esentziarekin konektatzeko modu berri bat.
Ibilbidean zehar, jardunean dauden arrantza-ontziekin batera nabigatuko dugu, aukera paregabea gaur egun ere hiriaren nortasuna definitzen duen itsas giroa gertutik ikusteko. Ondoren, ingurune lasai batean ainguratuko dugu, bertako produktuen gourmet dastaketaz gozatzeko.
Giro lasai eta jatorrean, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiako itsasontziek arrantzatutako itsasoko produktuen aukeraketa zaindua dastatuko duzu, Gipuzkoako sagarrekin soilik egindako Ola Sagardotegia jatorri deiturako sagardo ekologikoarekin batera.
Zentzumenentzako esperientzia, gure sustraiekin harreman zuzena duena eta itsasontziz paseatzea baino askoz gehiago bilatzen dutenentzat pentsatua: Bizipen ahaztezina, bertakoa, zaporetsua eta % 100 benetakoa.




















